Familiak
0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei eta 16-18 urteko nerabeei zuzendutako doako zerbitzua da. Familia giroan seme-alabekin ematen diren zailtasunei aurre egiteko estrategiak eskuratzeko laguntza ematen da zerbitzuaren bidez, hala nola, komunikazio faltari, hobetu beharreko harremanei, ulermen faltari, etab. lotutako zailtasunei aurre egin ahal izateko; horrez gain, gurasotasunean agertzen diren zalantzak argitzeko aholku zerbitzua ere eskaintzen da. 16 urtetik gorako nerabeak bakarrik etor daitezke, eta bizi zikloko krisiei aurre egiteko, emozioak kudeatzeko eta zalantzak argitzeko laguntza ematen da. Aurrez hitzordua hartu behar dan eta zerbitzua Gaztelekuan dago.
Harremanetarako: familiazerbitzua@azpeitia.eus | 943 15 71 61
Hezkuntza sailaren atal honetan aurkituko duzue formazio-ikastaro eta hitzaldien inguruko informazioa.