Itzulpen automatikoa / Machine translation

Gaztelekua

Gaztelekua DBH1 eta 2. batxilergo bitarteko nerabeen heziketara bideratutako zerbitzua da. Bere helburua, harreman hezigarriak eraiki eta erreferentziazko hezitzaile bilakatuz, nerabeen hezkuntza prozesuan bidelagun izatea da. Horretarako, hezitzaileen eskuhartzeak nerabeen beharrei erantzutera bideratuta daude, betiere, horien ongizatea ardatz hartuta. Hori lortzeko, bertan lanean dagoen lantaldeak metodologia sistematizatua eramaten du aurrera, metedologia horren tresna nagusiak harremanak eta ekintzak direlarik. 

Gure zerbitzuen egunerokotasuna sare-lanean oinarritzen da, nerabeen heziketa integrala bermatzeko ezinbestekoa baita euren inguruko agente guztiekin koordinatuta egotea (familiak, ikastetxeak, Gizarte Zerbitzuak...). Beraz, Gaztelekuan nerabeen egunerokotasunerako baliagarriak izango diren hainbat tresna barneratzen laguntzen diegu: elkarren arteko errespetua, harreman osasuntsuak, autonomia, talde kohesioa...

Harremanetarako:

azpeitikogaztelekua@azpeitia.eus | 943 15 71 61
Goiko kale 12