Itzulpen automatikoa / Machine translation

Haurren eta nerabeen oporraldietako ekintzak

Haur eta nerabeek eskolako oporraldietan aisialdi hezitzaileaz gozatzeko aukera izateko egiten ditugun ekintzak dira. Hiru garai ezberdinetan aurrera eramaten ditugu: Aste Santuetako oporraldietan, Gabonetako oporraldietan eta uda garaiko oporraldietan. Ekintza horiek herriko haur eta nerabe guztiei zuzenduak izaten dira.

Aste Santuetako oporraldian burutzen ditugun ekintza bereziak dira. Garai horretan Ludotekak eta Gaztelekua itxi egiten ditugu. Ludoteketako hezitzaileen ardura da HH5 eta LH6 bitarteko haurrekin egingo diren ekintzak antolatzea eta dinamizatzea. DBH1-2. Batxilergoko nerabeen ekintzen kasuan, berriz, Gaztelekuko hezitzaileak arduratzen dira ekintzak antolaketaz eta euren dinamizazioaz. Ekintza berezi horien hartzaileek izen-ematea egin behar izaten dute parte hartu ahal izateko.

Gabonetako oporraldian burutzen ditugun ekintza bereziak dira. Garai horretan Ludotekak eta Gaztelekua itxi egiten ditugu. Ludoteketako hezitzaileen ardura da HH5 eta LH6 bitarteko haurrekin egingo diren ekintzak antolatzea eta dinamizatzea. DBH1-2. Batxilergoko nerabeen ekintzen kasuan, berriz, Gaztelekuko hezitzaileak arduratzen dira ekintzen antolaketaz eta eur

Ikastetxeetan udako oporrak hartzen dituztenean hasten diren ekintza bereziak dira. Hilabeteko iraupena izaten dute gutxi gorabehera eta HH2 eta 2. batxilergoko herriko haur eta nerabeei zuzendutako ekintzak izaten dira. Lantaldeko hezitzaileek koordinazio lanak egiten dituzte, izan ere, erabiltzaile kopuru handia izaten dute eta lantaldeaz aparteko hezitzaileak kontratatzen ditugu. Hezitzaile horien lana da ekintzak antolatu eta aurrera eramatea, betiere, lantaldeko hezitzaileen ardurapean.