Haurren kontseilua
Herriko hiru ikastetxeetako LH5-LH6ko haurrekin aurrera eramaten den egitasmoa da. Adin tarte horretako ikasleen gela bakoitzetik bina ordezkari arduratzen dira lan saioetan parte hartzeaz eta, ondoren, euren geletan jasotakoa azaltzen eta lantzen dute. Dinamizazioa Ludoteketako hezitzaileen ardura da. Ikasturteka funtzionatzen du eta haurren beharrak identifikatu, eurekin landu eta gauzatzea da egitasmoaren xedea. Udalaren ardura izango da saioetan haurrekin lantzen dena hezurmamitzea. Azpeitia Herri Hezitzaileen sarean dago eta egitasmoa filosofia horren baitan kokatuta dago, bertako talde motorrak haurren parte hartzea sustatu nahi izan duelako.