Ludoteka
Ludotekak HH5 eta LH6 bitarteko haurren heziketara bideratutako zerbitzuak dira. Euren helburua, harreman hezigarriak abiapuntu hartuta, haurren hezkuntza prozesuaren parte izatea da. Hori lortzeko, bertan lanean dagoen lantaldeak metodologia sistematizatua du. Metodologia horren tresna nagusiak haremanak eta jolasa dira. Hezitzaileen eskuhartzeek haurren beharrei erantzungo diete, betiere, haurren ongizatea ardatz hartuta. Eskuhartze horiekin, gainera, erreferentziazko hezitzaile bihurtzea ere bilatzen dugu, umeen heziketa prozesuan bidelagun izateko.
Gure zerbitzuen egunerokotasuna sare-lanean oinarritzen da, haurren heziketa integrala bermatzeko ezinbestekoa baita haurren inguruko agente guztiekin koordinatuta egotea (familiak, ikastetxeak, Gizarte Zerbitzuak...). Beraz, Ludoteketan haurren egunerokotasunerako baliagarriak izango diren hainbat tresna barneratzen laguntzen diegu: elkarren arteko errespetua, harreman osasuntsuak, autonomia, talde kohesioa...
ITURRITXIKI Ludoteka
iturritxiki@azpeitia.eus | 943 15 11 79
Donejakue kalea 6
TXIKI TXOKO Ludoteka
txikitxoko@azpeitia.eus | 943 15 05 16
Jose Antonio Agirre 2-3