Itzulpen automatikoa / Machine translation

Inmigrazioa eta aniztasuna

DESKRIBAPENA
Gizarte Zerbitzuen sisteman sartzeko bidea da. Azpeitiko Udalak etorkinen eskura dauden gizarte-baliabideen buruzko informazioa, orientazioa, balorazioa eta gizarte-laguntzarako zerbitzua eskaintzen du. Pertsona bakoitzak aholkularitza pertsonalizatua eta bere egoerari egokituta jasoko du. Horrela, gizarte langileek etorkinen eskaerak jaso eta erantzungo dituzte, beraien arazo sozialak konpontzen saiatuz. 

NORI ZUZENDUA
Azpeitira etortzen diren etorkinentzat. 

TRAMITEA
Azpeitiko Udala

KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala

DESKRIBAPENA
Egitasmo honen bidez, kultura desberdinen arteko bizikidetza sustatzen da arrazakeria saihestuz. Egitasmo honek herrian etnia, kultura, zibilizazio eta erlijioen arteko harremana balio positiboa eta aberatsa dela zabaltzea du helburu. Sexu, arraza, hizkuntza, kultura zein jatorri desberdinetako herritarrek osatzen dute Azpeitia eta elkarren ezagutzatik kultur, hizkuntza zein jatorri aniztasunaren lanketa egitea du jomuga egitasmo honek. Arlo kulturala eta sozioekonomikoa indartzea, integrazio kontzeptuaren ikuspegia txertatzeko eta zabaltzeko ideia oinarritzat hartuta. Jendarte anitz batean bizitzearen kontzientzia sustatu nahi da bizilagun berrien eta bertako pertsona eta kolektiboen artean. 

DESKRIBAPENA
Azpeitiko Udalak herrira etortzen diren etorkinei behar duten laguntza eta harrera eskaintzen die. 

  • Baliabide gida: gida horren bitartez, Azpeitira iristen diren hainbat jatorritako pertsonei harrera egiten zaie herriari buruz behar duten informazioa eskainiz. Bertan, Azpeitia zer den, zeintzuk diren herriaren baliabideak eta eskaintzen diren zerbitzuen inguruko informazioa azaltzen da.
  • Atzerritartasunari buruzko informazio saioak: bertan, tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza izaten dira hizketagai. Saioak atzerritarrei zein atzerriko pertsonekin harremanetan dauden eta informazioa behar duten beste herritar guztiei zuzenduta daude.
  • Atzerritartasunaren arloko orientazioa: Azpeitiko Udalak informazio zehatza eskaintzen du atzerritartasunari buruzko legearekin lotutako administrazio izapideei buruz, besteak beste:
    - Egoitza baimenak.
    - Familia berrelkartzea.
    - Nazionalitatea.
    - Errotzea.
  • Alfabetatze eta Ahalduntze ikastaroa: kulturartekotasuna sustatuz, emakume migratuen nahiei eta beharrei erantzuteko espazio bat eguneroko komunikazio beharrei erantzuteko eta ahalduntze prozesu partekatu bat egiteko.  
  • Ongi etorri saioak: Azpeitira bizitzera etorri diren pertsonei harrera egitea, eta herriko baliabideen berri ematea.

NORI ZUZENDUA
Beste herrialde eta herrietatik Azpeitira etortzen diren pertsonentzat

TRAMITEA
Azpeitiko Udala

KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala

DESKRIBAPENA
Gizarte bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko dirulaguntzak dira, gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko. Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldizkakoak ez diren prestazio ekonomikoak dira .

Dirulaguntzak gastu hauei aurre egiteko eskainiko dira:

  • Etxebizitza mantentzeko gastuak ordaintzeko: alokairua, energia elektrikoaren eta gasaren hornidura, etab.
  • Oinarrizko beharrak eta hauekin lotutakoak ordaintzeko. 

NORI ZUZENDUA
Azpeitira etortzen diren etorkinentzat.

TRAMITEAK
Azpeitiko Udala

KUDEATZAILEA
Eusko Jaurlaritza

DESKRIBAPENA
Dirulaguntza hauen helburua da larrialdi-egoerek Azpeitian bizi diren atzerritarrei sortutako beharrei aurrea hartzea eta erantzutea. Esaterako, etxeko gastuetarako alokairua kreditua, energia, oinarrizko beharrak, etab.

NORI ZUZENDUA
Azpeitian bizi diren eta egoera ekonomiko ahulean dauden etorkinentzat. 

TRAMITEA
Azpeitiko Udala

KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala

DESKRIBAPENA
Immigrazioari buruzko informazio- eta aholkularitza-zerbitzua. Atzerritarrei lan eta bizitzeko baimena eskuratzeko beharrezko lege aholkularitza ematen da.

NORI ZUZENDUA
EAEn erroldatuta dauden atzerritar eta etorkinentzat.

TRAMITEA
Azpeitiko Udala

KUDEATZAILEA
SOS arrazakeria eta Eusko Jaurlaritza

DESKRIBAPENA
Kultur aniztasuna eta integrazioa bultzatzeko egiten diren ekintzak:

  • Boluntariotza linguistikoa: herrian gizarteratzeko oztopo linguistikoari aurre egiteko baliabideak eskaintzen dira boluntariotzari esker.
  • Aniztasuna eta integrazioa bultzatzeko beste ekintza batzuk.

NORI ZUZENDUA
Herritar guztiei zuzendutakoak.

TRAMITEA
Azpeitiko Udala

KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala

DESKRIBAPENA
Familia etorkinei harrera egokia emateko eta sortzen diren hizkuntza arazoak saihesteko zerbitzua itzultzaile baten bidez.

NORI ZUZENDUA
Herritar guztiei zuzenduta.

TRAMITEA
Azpeitiko Udala

KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala eta DUALIA

DESKRIBAPENA
Haur eta gazte etorkinentzako zerbitzua da, gizarte bizitzan errazago txertatzeko, hizkuntza integrazioa ahalik eta azkarren lortzeko helburua duena. 

NORI ZUZENDUA
Haur eta gazte etorkinei.

TRAMITEA
Azpeitiko Udal Euskaltegia, Euskara Saila eta Gizartekintza.

KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udal Euskaltegia, Euskara Saila eta Gizartekintza.

DESKRIBAPENA
Gure hizkuntzak seme-alaben hezkuntzan duen garrantzia kontuan izanda, gurasoek euskalduntze-prozesuari ekiteko edo beren euskara-mailan aurrera egiteko programa.

NORI ZUZENDUA
Ikastetxeetako ikasleen gurasoei zuzendua.

TRAMITEA
Azpeitiko Udal Euskaltegia, Euskara Saila eta Gizarte zerbitzuak

KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udal Euskaltegia, Euskara Saila eta Gizarte zerbitzuak

DESKRIBAPENA
Zerbitzu honen helburua da jarduera fisikoaren onurak ahalik eta herritar gehienengana iristea, beren osasun fisiko, psikiko eta soziala hobetzeko asmoarekin, eta horretarako banan banako aholkularitza eskaini eta jarraipena egiten da. 

NORI ZUZENDUA
Azpeitian erroldatuta daudenentzat.

TRAMITEA
Azpeitiko Udala

KUDEATZAILEA
Azpeitiko Udala