Herri hezitzaileen sarea
Herri hezitzailea hezkuntza ulertzeko filosofia bat da. Egun, hezkuntzaren ardura guztia familia eta eskolaren esku uzten bada ere, geroz eta argiago daukagu, hezkuntza askoz eremu zabalago batean ematen den, eta bizitza osoa irauten duen prozesu bat dela (eta ez haurtzaroan hasi eta amaitzen den prozesua).
Herri hezitzailearen filosofiatik hezkuntza, eskolaz eta familiaz haratago, herriko eragileen arteko ardura konpartitu moduan ulertzen dugu: tokiko udalek, hezkuntza formal zein ez formaleko eragileek eta herrigintzakoek partekatzen dugun ardura, hain zuzen ere.
Azpeitia herri hezitzaileen sareko partaide da.