Hezkuntza
- Arduradun politikoa
- Leire Sarasua Odriozola
- Arduradun teknikoa
- Edurne Korta Uria
- Helbidea
- Enparantza Nagusia 5
- Telefonoa
- 943 25 50 06
- Posta elektronikoa
- ekorta@azpeitia.eus

Hezkuntza da pertsona orok (haurrek nahiz helduek) gaitasunak eta trebetasunak garatzeko eta gizartean modu aktiboan parte hartzeko bitarteko nagusia.
Hezkuntza-eskubidearen bidez, beste eskubide batzuez goza daiteke; besteak beste, iritzi- eta adierazpen-askatasunerako eskubideaz eta parte hartzeko eskubideaz (Hezkuntza-eskubidearen Errelatore Bereziaren txostena, 2004/12/17).
Azpeitiak hezkuntza eskaintza aberatsa du. 0 urtetik hasi eta derrigorrezko ikasketez gain batxilerra ere eskaintzen da. Horrez gain, helduen hezkuntza ere eskaintzen da.
Pertsona orok izan behar dute hezkuntza jasotzeko eskubidea euren bizitzan zehar, ez soilik hezkuntza formala, baita hezkuntza ez-formala edo informala ere; helburua, norberaren garapenerako eta garapen sozial eta pertsonalerako behar diren gaitasunak, ezagutzak, abileziak, ahalmenak eta konpetentziak eskuratu, eguneratu, osatu edo handitzea izango da.