Itzulpen automatikoa / Machine translation

Kaleko katu eta txakurrak

Ikus Udal Ordenantza (PDF).

Txakurrak

Bilketa zerbitzua

Apirilaren 7ko Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legeak, konpainiako animalien eta arriskutsuak izan daitezkeen animalien arloa antolatzeko eta kudeatzeko eskumen propioa aitortzen die Udalei.

Esparru honetan, urriaren 29ko Eusko Legebiltzarrean 6/1993 Legeak, animaliak babestekoa, besteren artean, honako betebeharrak ezartzen dizkie Udalei:

Dagokion udalerrian bazter utzitako animaliak edo jaberen laguntzarik gabe noraezean dabiltzanak jasotzea.

Animalia jasota eduki eta mantendu 30 egunez gutxienez.

Langileak eta toki egokiak izatea animaliekiko betebehar horiek betetzeko.

Azpeitiko Udalak bazter utzitako animaliak edo jabearen laguntzarik gabe noraezean dabiltzanak jasotzeko eta toki egokian mantentzeko zerbitzuak baditu. Txakurren kasuan animalia horiek Azpeitiko Odria auzoa, 473n Basabe baserriko terrenoetan kokatuta dagoen Gorriye Txakur egoitzan mantentzen dira 30 egunez.

Legeak agindutako zerbitzuak emateaz gain, Azpeitiko Udalak interesa dauka 30 egun baino gehiago egon diren bazter utzitako txakurrak denbora gehiagoan babesteko. Hori horrela izanik, hitzarmenak sinatu dira elkarte desberdinekin.

Txakurrentzako guneak

Bi txakurgune izango ditu Azpeitiak laster. Txakurrak solte ibili ahal izateko gunerik ez zuen orain arte Azpeitiak, eta horretarako bi gune egokituko ditu Udalak laster.

Hesitutakoak izango dira guneak, eta horien barruan korrika eta jolasean solte ibiltzeko aukera izango dute txakurrek. Garmendipeko goiko futbol zelai artifizialaren ondoan egongo da txakurguneetako bat, GI-631 errepidearen aldera. Hesitutako beste gunea herrigune sarreran jarriko dugu (Zestoa aldetik etorrita), GI-631 errepidearen, bidegorriaren eta Enparanzelai etxearen artean dagoen zelaian.

Txakurgune horietan, txakurrentzako zenbait jolas, iturria, zaborrontziak eta jabeak eserita egoteko eserlekua egongo dira.

Katuak

Kale-katuak

Kaleko katuen kontrola Udalaren konpetentzia da. Hau bermatzeko Azpeitiko Udalak hitzarmen bat sinatu du Biziraun elkartearekin eta hauek lan boluntarioa egiten dute katuen kopurua kudeatzeko. Besteak beste kale katuak zaintzeaz, biltzeaz eta adopzioak antolatzeaz arduratzen da elkartea.

Katuak kontrolatzeko CES sistema erabiltzen du elkarteak. Katuak harrapatu, antzutu eta berriz ere kalean askatzean oinarritzen da prozesua, katu batzuk ez baitaude etxean bizitzeko prestatuta.

Ikus hitzarmena.