Itzulpen automatikoa / Machine translation

Ingurumena

Arduradun politikoa
Joanes Amenabar Altuna
Arduradun teknikoa
Libe Solagaistua Zabala
Helbidea
Enparantza Nagusia 5
Telefonoa
943 15 70 70
Posta elektronikoa
ingurumena@azpeitia.eus
Ingurumena

Azpeitia aberatsa da ingurumen arloan. Ingurumena osasuna da azpeitiarrontzat; bizi kalitatea. Mendi, zuhaitz, zelai, lore, baso eta erreka ederrak ditugu inguruan. Baina Azpeitia ederra bezain jasangarria izan dadin, egungo bizimodu ohituretan eragin beharrean gaude; kontsumoaren gizarte honek ingurumenean eragin zuzen-zuzena duelako.

Azpeitiko Udalean ingurumen iraunkorraren aldeko apustua egin dugu, eta horretarako ahalegin guztiak egiten ari gara. Horren erakusgarri da azken urteotan energia jasangarriaren alde egiten ari garen apostu sendoa. Energia kontsumoa nabarmen gutxitu du Udalak, eta kontsumitzen den hori ahalik eta garbiena izan dadin apustu sendoak egin ditugu (adibide gisa, igerilekuko instalazioak edo udaltzaingoko auto elektrikoak). Autoen erabilera gutxitzeko garraio publikoa indartu eta bidegorrien sarea ere gero eta osatuagoa dugu.

Baina ingurumenari lotutako erronka handiak ditugu. Lapatx zabortegia itxita, herriko hondakinen kudeaketa hobetu eta gehiago berrerabiltzea eta birziklatzea dugu helburu.