Klima eta energia
Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeak energia modu jasangarrian erabiltzearen alde ekitera dei egiten die tokiko euskal administrazio guztiei, eta administrazio horiei bete beharreko obligazio-sorta handia ezartzen die.
Obligazio horien artean, Energiaren arloan Jarduteko Plan Orokorra egitea (EJPO) dago; udalak, energia-eraginkortasunari eta energia berriztagarriei dagokienez, haren eraikinetan, argiteria publikoan eta ibilgailuetan 2030. urtera arte, neurri-sorta bat aplikatzeko konpromisoa hartzen du horrela, eta planean jaso behar dira neurriok. 2022 urtean Azpeitiko Udalean energiaren arloan jarduteko plan orokorra zehaztu zen.
Jarraian 4/2019 Legeak Azpeitiko Udalari ezarritako betebeharren betetze-maila azaltzen da:
4/2019 Legeko artikulua | Betetze-maila |
11. Inbentarioa | Eginda |
12. Kontsumoen kontrola | Eginda |
13. Auditoretza energetikoak | Eginda |
14. Energia-jarduketako planak | Eginda |
15. Bultzatzeko neurriak | Lanean |
16. Energia aurrezkiak | Lanean |
17. Iturri berriztagarrietatik sortutako energia erabiltzea | Lanean |
18. Instalazioak, ekipoak, flotak eta ibilgailuak berritzea. | Lanean |
19. Lehendik dauden eraikinen kalifikazio energetikoa | Lanean |
20. Eraberritze integralen xede diren eraikin berrien eta lehendik daudenen kalifikazio energetikoa. | Lanean |
21. Ordezko erregaien erabilera ibilgailu propioetan | Lanean |
24. Mugikortasun planak | Lanean |
26. Neurrien publizitatea | Eginda |
27. Formakuntza | Eginda |
28. Etiketak erakustea | Eginda |
Berotegi efektuko gasen (BEG) inbentarioa egiten du Azpeitiko udalak urtero. Helburua klima-aldaketaren aurkako 2050erako Euskal autonomia erkidegoko estrategia, Kiotoko protokoloari lotuta ezarri diren xedeak betetzen direla kontrolatzea da.
BEG emisioen inbentarioa sektoreka egiten da; hala nola, garraioa, etxebizitzak, zerbitzuak, hondakinak, abeltzaintza, nekazaritza eta industria.
Informazio guztia Energiaren atarian, https://www.portalenergia.online/eu/azpeitia/
Informazio guztia Energia Bulegoaren atalean aurkituko duzue.