Itzulpen automatikoa / Machine translation

Energia bulegoa

Ordutegia
Astelehen, astearte eta ostiralak: 10.00-14.30 / Asteazken eta ostegunak: 17:00-19.30
Helbidea
Done jakue kalea (Frontoi txiki ondoan)
Telefonoa
943119805
Posta elektronikoa
energia@azpeitia.eus
Energia bulegoa

Azken urteetan Euskal Autonomia Erkidegoak aurre egin behar izan dio energia fosilen kontsumoa geldiarazteko erronkari. Horretarako, trantsiziorako bideari ekin zaio, energia garbien aldeko apustu irmoa eginez eta eraginkortasunera eta ingurumenarekiko errespetura begira dagoen eredu energetikoaren aldaketa onartuz.

Ildo honetan, Azpeitiako Udala Energia eta Klima Ekintza Planean lanean ari da, bertan landu eta zehaztuko diren neurriek udalari eragingo diote, baina baita udalerria osatzen dugun herritar guztioi ere. Izan ere, herriko kontsumoan udaleko azpiegiturez aparte, beste sektore batzuek ere parte hartzen dute, hala nola, eraikuntza-sektoreak (herritarren etxebizitzak),  industriak, zerbitzuek, garraioak eta abar.

Erregai fosilak agortzera doaz, eta, ezinbestean, energia sortzeko alternatibak bultzatzea, energia berriztagarrietara jotzea eta kontsumoa murriztea guztiei dagokigun egitasmoa da.