Herritarrak energia-trantsizioan
Autokontsumo elektrikoak aukera ematen dio edozein pertsonari edo enpresari bere kontsumorako elektrizitate berriztagarria ekoizteko, etxean, lokalean edo bizilagunen komunitatean eguzki-panel fotovoltaikoak edo sorkuntza berriztagarriko beste sistema batzuk instalatuz. Aukera horrek, faktura elektrikoan zuzenean aurreztea, elektrizitatearen prezioen aldaketekiko mendekotasun txikiagoa eta energia fosilaren kontsumo txikiagoa dakar, eta horrek atmosferara egiten diren emisio kutsatzaileak murrizten laguntzen du.
Era honetan, merkatuak jasan dituen eraldaketa eta araudi berrien legeztatzea dela medio, kontsumitzaileek gaur egun aukera dute energia beraien kabuz sortu, biltegiratu, partekatu eta merkatuan saltzeko, zuzenean zein energia-kooperatiba edo komunitate energetiko moduan.
Udalerri mailan adibidez Ekidar kooperatiba eredu dugu. Urrestilla kanpoaldean dauden Ekindar kooperatibaren eguzki-panel fotovoltaikoak 2024ko martxotik ari dira energia sortzen. Urrestillako 12.681 m2-ko lursailean instalatutako 2.200 eguzki-plaka fotovoltaikok osatutako egituran oinarritzen da eta 1.2 MW elektrizitate ekoizteko gaitasuna du.
Jarraian, autokontsumo indibidualari buruzko informazio praktikoa zehazten da:
- Energiaren Euskal Erakundea- EVE/EEE: Autokontsumoko instalazioen gida praktikoa (PDF) (arreta jarrita sorkuntza fotovoltaikoan)
- Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía (IDAE)
◦ Autokontsumitzaile bihurtzeko gida (gaztelaniaz)
◦ Autokontsumoari buruzko ohiko galderak (PDF) (gaztelaniaz)