Energia hezkuntza mailan
Azpeitiko ikastetxeak 20 urte baino gehiago daramate jasangarritasunaren bidean. Izan ere, 2003 urtean ekin zioten Eskolako Agenda proiektua lantzeari.
2022-2023 ikasturtean, metodologia berria hartu zuen EA2030 egitasmoak. Ordura arte, programaren iraupena ikasturte batekoa zen, eta, urtero, diagnosia egin ostean, alkateari hainbat eskaera zuzentzen zitzaizkion; metodologia berriarekin, aldiz, programaren iraupena bi urtera luzatu da: lehen ikasturtea diagnosia eta esku-hartze planaren diseinua egiteko, eta, bigarrena, esku-hartze plana martxan jartzeko.
Esku-hartze plana
2022-2023 ikasturtean Energia, bizitzaren motorra gaia jorratu zen. Ikasleek egindako herri diagnostikoa eta Eskolarteko Foroan adostutakoa kontuan izanda, esku-hartze planean gauzatu nahi ziren ondorengo bost proiektuak atera ziren:
- Udal igerilekuan energiaren kontsumoa murrizteko eta berriztagarriak sustatzeko udalak hartu dituen neurriak herritarrekin partekatzeko informazio-sentsibilizazio kanpaina diseinatzea eta gauzatzea. Kanpaina honen helburu nagusia da herritarrek ere igerilekuan energia arduraz erabiltzea. LHko ikasleek infografiak egin dituzte, QR bidez informazioa zabaltzeko eraikin publikoetan (udaletxea, liburutegia, auzitegia, kiroldegia…). DBHkoek, berriz, bideo bat sortu dute. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.
- Argirik gabeko jolasak antolatzea. Ikastetxe guztien artean partekatu eta egiteko.
- Herriko puntu beltzen eta gehiegi argiztatutakoen mapa egitea, ondoren neurriak hartzeko.
- Mugikortasun Astea antolatzea.
- Ikastetxean, teilatuan, plaka fotovoltaikoak jartzeak zer abantaila dituen eta nola funtzionatzen duten informatzeko aurkezpenak antolatzea.