Elektrizitate berdea kontratatzea
Ezagutzen al dituzu energia berriztagarrien abantailetako batzuk? Klima-aldaketari aurre egiten laguntzea, energia-independentzia sustatzea edo arnasten dugun airearen kalitatea hobetzea, horietako batzuk baino ez dira. Informazio gisa, Europar Batasunak konpromisoa hartu du 2030. urterako bere lurraldean administrazioetan kontsumitutako energia guztiaren % 32 jatorri berriztagarrikoa izateko.
Energia berriztagarriak baliabide natural agortezinetatik lortzen dira, funtsezkoak dira berotze globala lehengoratzeko, ez baitute berotegi-efektuko gasik edo bestelako gas kutsagarririk isurtzen, ezta hondakin erradioaktiborik sortzen ere.
Energia garbiak aukeratzeak onura handiak eta garrantzitsuak dakartza. Berotegi-efektuko gasen isurketa murrizteko bidean, argindarra kontratatzen dugun kontsumitzaile guztiok bultzada eman diezaiokegu energia berriztagarriari. Zentzu honetan, Azpeitiko Udalak jatorri berriztagarri ziurtagiridun elektrizitate berdea kontsumitzen du.
Informazio baliogarria: