Energia-aurrezkiari eta -eraginkortasunari buruzko aholkuak
Azpeitiko Energia Bulegoa 2024.urteko maiatzetik irekita dago eta eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk hurrengoak dira:
- Faktura energetikoa (gasa eta elektrizitatea):
- Faktura optimizatzeko aholkularitza zerbitzua.
- Fakturen azalpena.
- Dirulaguntzak:
- Energia berriztagarrien proiektuak finantzatzeko laguntzen inguruko informazioa eta aholkularitza.
- Autokontsumoko eta autokontsumo partekatutako prozesuen alderdi legalei buruzko informazioa eta aholkularitza.
- Eskuragarri dauden dirulaguntzen deialdien inguruan informazioa.
- Birgaitze energetikoa:
- Fatxaden isolamendua (horma, leihoak, lurra, sabaia).
- Ezaugarriak, onurak, dirulaguntzak…
- Teknologia berriztagarrien inguruko informazioa eta ezaugarriak azaltzea:
- Eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, aerotermia, hidrotermia, geotermia, biomasa, minieolikoa eta hidroelektrikoa.
- Eraikinen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria:
- Informazioa eta lege betebeharrak
- Difusio eta komunikazio lanak
Gaur egun, etxebizitza baten portaera energetikoa ulertzeko oinarrizko alderdiak ezagutzea funtsezkoa da: eskaria, kontsumoa eta kontsumo-ohitura onak. Hortaz, energia-baliabideen kontsumo kontziente eta arduratsua sustatzea ezinbesteko da bai eta klima-aldaketa arintzeko gure ohituren inpaktu positiboari buruz sentsibilizatzea ere.
Azpeitiko Udalak aurrezte energetikoan bide-lagun izan nahi du, eta ondorioz, hurrengo gida-orria prestatu du. Neguari begira, funtsezkoa da gure egunerokotasuneko jardueretan energia aurrezten saiatzea. Emaitza desberdinak bilatzen badituzu, ez egin beti gauza bera.
Gida-orri honekin batera, energia alorrean aurrezteko aholku eta gida-praktika ezberdinak proposatzen dituzten baliabide batzuk zehazten dira:
Etxean energia aurrezteko baliabideak:
- Azpeitiako Udala → Aurrezte Gida-orria (PDF)
- Gipuzkoako Foru Aldundia
Energia-aurrezteko formakuntza telematikoak:
- Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energia (IDAE) → Doako ikastaroak (gaztelaniaz)
Dirulaguntzak
- Energiaren Euskal Erakundea - EEE/EVE
- Instituto para la Diversificación y Ahorro de la Energía (IDAE) (gaztelaniaz)
- Azpeitiako Udala - Hobariak
Kontsumo, kostu eta mendekotasun energetikoari buruzko informazioa:
Gipuzkoako Energiaren Eraldaketarako Bulegoa (GEEB):
- Energia burujabetza lortzeko bidean laguntza, aholkularitza eta gidaritza ematen du eta 100% berdea, iraunkorra, 0 kilometrokoa eta merkeagoa den energia sortu eta kontsumitzen duten tokiko energia komunitateak sustatzen ditu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.
Bestetik, webgune oso erabilgarriak daude gasaren edo elektrizitatearen kontratuko hornidura-baldintzak merkatuko beste eskaintzekin alderatzeko, adibidez, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarena (https://comparador.cnmc.gob.es/ - gaztelaniaz): merkatu libreko merkaturatzaileek gasarentzat eta elektrizitatearentzat edo bientzat dituzten eskaintza guztiak hartzen ditu barne. Zure etxeko energia kudeatzea duzu.