Eskola kirola
Helburua: herriko ikastetxeetan 6-12 urte bitarteko ikasleen hezkuntza garapena osatzea eta bizimodu aktibo nahiz osasuntsua ahalbidetzea, jarduera fisikoa eta kirolaren praktika erregularra sustatuz.
Ikastetxea izango da eskola kirola antolatzeko eta ezartzen diren helburuak betetzeko oinarrizko egitura, eta Udalaren eginkizuna da ikastetxe/eragileekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan aritzea, eskola kiroleko programa sustatu eta aurrera eramateko.
Azpeitiko Eskola Kirola eta Hezkuntza Elkarteak (Azpeskirola), Azpeitiko eskola kirola kudeatzeko egitura da, irabazi asmorik gabekoa, eta Zutarri Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai ikasleen gurasoen elkartea-Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkartea eta Iraurgi Ikastetxeak osatzen dute.
Informazio gehiago Azpeitiko Eskola Kirolaren webgunean.