Itzulpen automatikoa / Machine translation

Jarduera fisikoa eta kirola

Arduradun politikoa
Ion Oteiza Guereta
Arduradun teknikoa
Nerea Lopetegi Luluaga / Maider Alberdi Yeregui
Helbidea
Enparantza Nagusia 5
Telefonoa
943 15 00 95
Posta elektronikoa
kirolak@azpeitia.eus
Jarduera fisikoa eta kirola

Jarduera fisiko eta kirolaren praktikak norbanakoen osasunean ez ezik, herriaren beraren osasun eta izaeran eragiten duenez, elementu estrategiko-gisa ulertzen dugu.

Azpeitiko udalerriak jarduera fisikoa eta kirol “aberastasun” handia du, herritarrek jarrera proaktiboa baitute kirol eragileek eta Udalak prestaturiko eskaintza askotarikoen aurrean.

Testuinguru horretan, herritarron ongizatea eta bizi kalitatea hobetzea gure helburu nagusia izanik, kirol-sistemaren eginkizuna honako hau da:

Misioa

“Azpeitiko herritarrei jarduera fisikoa eta kirola egiteko erraztasunak ematea, bizimodu aktiboa eta osasungarria egiteko ohitura har dezaten. Udalerriaren garapen sozialarekin bat etorriko den eskaintza emanez, eta kalitate maila berekoa” 

Balioak

Misioa lortzeko bidean, eta kirol-sistema garatze aldera, ondorengo balioetan oinarritzen gara:

  • Pertsonei zuzendua, parte-hartzailea, eskuragarria eta jasangarria.

Bisioa

Herriko kirol-sistemaren eskaerari egokitzeko eta aurrea hartzeko lanean dihardugu, etorkizuna bermearekin begiratzeko, gure bisioa ondorengoa delarik:

  • “Pertsonen zerbitzura dagoen kirol-sistema bat duen udalerria izatea”