Itzulpen automatikoa / Machine translation

Jarduera fisikoa eta kirola guztientzat

Jarduera fisikoak pertsonen bizitza eraldatzeko gaitasuna du, eta ondorioz, gizartearena. 

Egiaztatutako egitate horretan oinarrituz eta komunitate-estrategia gisa, KOZ Azpeitiarron sedentarismo eta inaktibitate maila murrizteko sortu den proiektua da, pertsona inaktiboak aktiboak bihurtzeko, eta beste guztien jarduera tasa goratu eta mantentzeko balioko duena. 

Norbanakoen egoeratik abiatuz, jarduera fisikoa egiteko ohitura eguneroko bizimoduan errotzea lortu nahi da, pertsonen ongizatean eta bizi kalitatean eragiteko.

KOZ, 0-100 urte bitarteko edozein herritarrentzat irekita dago; ume, gazte, heldu, adineko. Halere lehentasuna dute, edozein arrazoirengatik jarduera fisikoa egiten ez dutenek edo gutxiegi egiten dutenek eta nondik nora hasi ez dakitenek, edozein dela ere sexua, jatorria, aniztasun funtzionala edo maila sozioekonomikoa.

Jarduera fisikoa egin nahi, baina nondik eta nola hasi ez dakitenek, aditu batekin egoteko aukera dute; lagundu, gidatu, eta jarraipena egiteko: 

  • Prezioa: Doako zerbitzua da.
  • Egunak/orduak:
    • Astelehena, osteguna, ostirala:  09:00-13:00.
    • Asteartea:     09:00-13:00  eta  15:00-18:00.
    • Asteazkena:  15:00-18:00.

Bertako erabiltzaile izatera iristeko erabiltzen diren deribazio-bideak; anbulatorioa, ikastetxeak, gizarte-zerbitzuak ditugu, baita asko dira, norbanako gisa zerbitzura hurbiltzen diren herritarrak ere. 

Hitzordua:

Osasun ibilbideak programa

 

Taldean, oinez ibiltzera irteteko doako eta dinamizatutako saioak dira. Astean bi egunetan elkartuz, herrian ditugun bidegorri eta paseoetaz gozatzeko aukera eskaintzen da.

Begirale batek gidatzen ditu saioak, eta gaitasun maila ezberdina duten herritarrek burutzeko modukoak dira. Hilero, gainera, irteera edota ekintza bereziren bat antolatzen da. 

Azpimarratu behar da, oinez ibiltzea jarduera mekaniko eta errutinazkoa bihur ez dadin, estrategia eta ekintza ezberdinak erabiltzen direla saioak eta ibilbideak diseinatzerakoan; mapa-topografikoak, orientazio-jolasak e.a. 

Saioetara joateak, gainera, saria du “Azpeitibili” txartelari esker. Izan ere, irteera bakoitzean zigilu bat lortzen da, eta kopuru zehatz bat pilatzean, opari ezberdinak banatzen dira.

Ezaugarriak:

  • Prezioa: doakoa
  • Astelehen eta Asteazkenetan: 10:00-11:30etara
  • Topagunea: Udaletxeko arkupetan
  • Informazioa: 688 845 119 / koz@azpeitia.eus
  • Izen-ematea: ez da beharrezkoa. Aipatutako egunetan agertzea besterik ez da behar.