Itzulpen automatikoa / Machine translation

Kanpainak

Azpeitiko emakumeen memoria berreskuratzeko egitasmoa da Matazak. Pausoz pauso eta elkarrekin egindako ibilbide bat. Ibilbide fisikoa, baina, baita ibilbide sinboliko eta aldarrikatzailea ere.

Azpeitiko emakumeek herriari egindako ekarpena bistaratu eta aitortu nahi du ibilbide honek, esparru ezberdinetan jardun duten emakumeen bizipenak ezagutarazi nahi ditu. Badago berreskuratzeko premia, aitortzarako premia, oharkabean pasa zaizkigulako emakume hauetariko asko eta asko, lan isilez, Azpeitia posible egin duten eta egiten dutenak.

Azpeitiko Emakumeen Mahaiak sustatuta, eta  herriko emakume ugariren inplikazioari eta lanari esker osatu den ibilbidea da. Emakumeak beste emakume batzuk egindako lana aitortzen. Elkar babesten, elkarrekin ahalduntzen.

Bestetik, hurrengo PDFak sartuko dira atal honetan:

Udalak jai parekideen aldeko apustua egiten du, eta horren baitan, indarkeria matxistarik gabeko jaiak sustatu, jai parekideen aldeko aldarria zalbaldu eta festak sentsibilizaziorako baliatzeko asmoz, hainbat jarduera, programa eta ekintza egiten ditu jaietara begira.