Itzulpen automatikoa / Machine translation

Parekidetasuna

Arduradun politikoa
Miren Arrieta Artola
Arduradun teknikoa
Malen Aldalur Azpillaga
Helbidea
Enparantza nagusia 5
Telefonoa
943157928
Posta elektronikoa
parekidetasuna@azpeitia.eus
Parekidetasuna

Parekidetasun Sailaren helburu nagusia jendarte eredu justuago eta parekideago bat eraikitzea da. Helburu hori lortzeko Udaletik berdintasun eta LGTBI+ politika publikoak diseinatu eta garatzen ditugu.

Bi norabideetan lan egiten dugu. Batetik, udal barrura begira, sail guztietan genero eta LGTBI+ ikuspegia txertatzeko urratsak ematen dihardugu. Honela, Udaleko sail guztietan garatzen diren politikek berdintasunaren eta aniztasunaren bidean eragin positiboa izan dezaten. Bestetik, jendartean eragin nahi dugu, jendarteko arlo guztietan emakume eta gizonen arteko ezberdintasun eta desoreka egoerak identifikatu eta zuzentzeko, eta LGTBI+ pertsonen bizi dituzten zapalkuntzak ikusarazi, deuseztatu eta bizitza bizigarriagoak eraikitzeko programa, zerbitzu, plan eta proiektuak bultzatzen ditugu. Horretarako, topaleku bikaina bihurtu zaigu Emakumeen Txokoa, herritar guztientzat irekitako gunea. Jendarteko arlo guztietan emakumeek eta LGTBI+ pertsonek bizi dituzten zapalkuntza egoera ezberdinak identifikatzeko tresnak eskaini, eta ahalduntze prozesuak sustatzeko.