LGTBI+
Azpeitia denontzako herria izatea nahi badugu, LGTBI+ pertsonen errealitateak isilpetik ateratzea ezinbestekoa da. Horregatik, Azpeitiko Udaletik LGTBI+ politikak martxan jartzeko apustua egin dugu.
“LGTBI+ errealitateez ari garenean, ez gara soilik desira, hautemate edo identifikazio indibidualez ari, sistema oso baten anomalia gorpuzteaz baizik” (Oihu bat isiltasunean, 2024), hau da, sistema heteropatriarkalak pertsona eta gorputz batzuk erdigunean jartzen ditu eta beste batzuk baztertu.
Sistema horrek sortzen dituen arau zurrunek azpeitiar askoren bizitzak zapaltzen ditu, horregatik, bizitza horiek bizigarriagoak izateko baliabideak diseinatu eta martxan jarriko ditugu; izan ere, arau zehatz horiek sortzen dituzten zapalkuntzei aurre egiteko estrategiak sortzea eta inplementatzea ezinbestekoa da denon bizitzak erdigunean jartzeko.
Hori horrela, Azpeitiko Udalaletik, indarkeria LGTBI+fobikoari aurre egiteko neurriak pentsatu eta inplementatzen ditugu, indarkeria hori non eta nola sortzen den hausnartzeko prebentzio zein sentsibilizazio ekimenak sustatzen ditugu eta LGTBI+ pertsonei bideratutako ahalduntze espazioak eskaintzeko apustua egiten dugu, besteak beste.
Argitalpenak