Itzulpen automatikoa / Machine translation

Emakumeen txokoa

Ordutegia
Astelehenetik ostegunera 9:00etatik 19:00etara. Ostirala 9:00etatik 13:00etara.
Helbidea
Goiko kalea 12 - behea (Parke estaliaren aurrean)
Telefonoa
943 15 70 55
Posta elektronikoa
emakumetxokoa@azpeitia.eus
Emakumeen txokoa

Genero berdintasuna bermatzeko eta parekidetasunaren balioekin bat egiten duten zerbitzu ugari daude inguruan. Azpeitiko Parekidetasun Arlotik bereziki, hainbat zerbitzu kudeatzen dira eta horien inguruko informazio eta sarbidea eskaintzen da Emakumeen Txokotik.

Zerbitzuak, KONFIDENTZIALAK, PROFESIONALAK ETA DOAKOAK dira: 

  1. Parte hartze, sentsibilizazio eta integraziorako ekimenak.
  2. Harrera eta informazio zerbitzua: Emakumeei zuzendutako zerbitzuei buruzko informazioa. Indarkeria matxista kasuetarako zerbitzuen informazioa. Protokolo eta jarraibideen aholkularitza. Herriko parekidetasunerako baliabideen informazioa. Izen emateak. Gela eskaerak. Hitzorduak eskatzea, …
  3. Partaidetza sozialerako gunea:
  4. Gune informala: emakumeak elkarren artean, modu informalean, elkartzeko, biltzeko eta saretzeko espazioa. Ikuspegi feministan trebatzeko gunea, baliabide feminista desberdinez hornituta, besteak beste, liburutegi feminista, kontsultarako gunea, berdintasun gaietan murgiltzeko Interneterako sarbidea, eta abar.
  5. Liburutegi feminista: Liburu kontsultak eta liburu eta ikus-entzunezkoen maileguak.
  6. Erreminta mailegua: etxeko lan txikietarako erreminta maileguak.
  7. Aholkularitza juridikoa: Prozesu judizialen eta hauen ondorioen inguruko informazioa ikuspegi feministatik. Gai desberdinen inguruko aholkularitza eskaintzen da: dibortzioak, emakumeen kontrako erasoei buruzko prozesu penalak, dibortzio prozesuetatik sortutako gatazkak, mantenu pentsioen ordainketa ezak, bisita erregimenen ez betetzeak, atzerritartasunarekin lotutako arazoak, etxeko langile zein gainerako langile emakumezkoen kaleratzeak, diskriminazioa, eskubideei buruzko informazioa, laguntza sozialak eta abar. Hilean bi ostegunetan eskaintzen da. Hitzordua eskatu behar da: 688 751 000 telefonora deituta.