Jabetze eskolak
Azpeitiko Jabetze Eskolen helburua, emakumeei beren burua eta bizitzaren jabe izateko tresna eskaintzea da. Eskola, maila pertsonalean eta kolektiboan indartu, elkarrekin ikasi, errealitateari ikuspegi feminista batetik begiratu eta gure parte-hartze soziopolitikoa handitzen lagunduko digun topagunea da.
Prestakuntza eskaintza anitza eta parte hartzailea osatzeko emakumeen proposamenetatik eta parekidetasuna bultzatzeko lan-ildoen lanketatik abiatzen gara.
Gure eskolan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, jendarte parekideago baterako bidea elkarrekin egin dezagun!
Informazio gehiago:
- 2024 – 2025 urritik abendura bitarteko eskaintza (PDF)
- Gaur egun martxan dauden ikastaroen berri izateko: emakumetxokoa@azpeitia.eus edo 943 15 70 55- 688 751 000