Itzulpen automatikoa / Machine translation

Liburutegiko ekintzak

Azpeitiko Udal Liburutegiak irakurzaletasuna, literatura ezagutu eta gozatu, euskal kulturaren transmisioa, herriko eragileekin eta dinamiketan parte hartzeko, helburuekin, hainbat ekintza antolatzen ditu.

Ipuin Kontaketak

Haurrei zuzenduta hainbat saio burutzen dira urtean zehar. Ahozkotasunaren bitartez, haurrek ipuinekin gozatzeko aukera izaten dute bertan.

Irakurleen Txokoa

Haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintza da. Ekimen honetan, haur eta gazte literaturako liburuak irakurri eta irakurritakoarekin lotuta hainbat dinamika burutzen dira

Irakurketa Erraza

Irakurketa Errazeko liburuak irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat bereziki sortutakoak dira, bai formatu zein hizkuntzaren aldetik, irakurketa eta ulermena ahalbideratzeko. Azpeitiko Udal Liburutegiak Goyeneche Fundazioko Irakurketa Errazeko taldea dinamizatzen du, urtean zehar hainbat liburu irakurtzen dituzte eta honekin lotutako hainbat dinamika burutzen dituzte.

Literatura Solasaldia

Helduentzako ekimena da, liburua irakurri eta Pako Aristik dinamizatuta liburuaren inguruan solasean aritzen dira. Batzuetan idazleak ere parte hartzen du saioetan.

Bisitaldiak

Liburutegia ezagutzeko bisitaldiak antolatzen dira, ikastetxe zein beste erakundeentzat. Liburutegiko zerbitzuak eta funtzionamendua ezagutzeko balio dute bisitaldiok.

Erakusketak eta gidak

Gai zehatzen inguruan liburutegian topatu dezakezuna ezagutzeko erakusketak eta gidak
prestatzen dira.

Liburutegi libreak

Azpeitian 4 gune daude, igerilekuaren kanpoaldean, anbulategi pareko autobus geltokietan eta Udaletxe azpian. Liburutegiak liburuez hornitzen dituzte gune hauek, eta nahi duenak har dezake liburu bat haietatik, irakurri ondoren beste liburutegi libre batean uzteko. Liburuak hartzeko bezala, nahi duenak bere liburuak gune horietan uzteko aukera du.

Igerilekuko irakurgunea

Igerilekuaren barruan liburutegi txiki bat dago, zain egotea tokatzen denerako, ipuinak eskura izatea du helburu.

Besteak

Siteko agenda