Udal liburutegia
- Ordutegia
- Astelehenetik Ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etatik 20:00. Larunbata 9:00etatik 13:00etara. Uztailean eta abuztuko bigarren hamobostaldian, astelehenetik ostiralera 8:30-14:00. Arratsaldez itxita. Udako eta Aste Santuko larunbatak itxita. Abuztuko lehen hamabostaldian itxita.
- Helbidea
- Foru pasealekua 18 (Enparan Dorretxea)
- Telefonoa
- 943 15 71 95 - 688 81 55 06 (WhatsApp)
- Posta elektronikoa
- liburutegia@azpeitia.eus

Azpeitiko Udal Liburutegia herritar guztiek eskura duten zerbitzu publikoa da. Herritar guztiek jakintza, kultura eta ezagutza eskura izatea bermatzen du liburutegiak. Bestalde, interneterako sarbidea eskaintzen du, herritar orok bere eskubideak gauzatzeko eta bere garapenerako ezinbesteko tresnak eskura jarriz.
Baina liburuez haratago, elkargunea ere bada, espazio publiko atsegin bat, adin eta behar ezberdinetara egokituta, herritarren arteko harremanak garatzea ahalbideratzen duena. Haurrekin goxo ipuinak kontatzera, egunkariak irakurtzera, lanera edo ikastera etorri eta sozializatzeko espazioa ere badena.