Itzulpen automatikoa / Machine translation

Liburutegiko guneak

Azpeitiko Udal Liburutegia gune ezberdinetan banatuta dago. Adinaren arabera ikasteko, irakurtzeko, lanerako eta abarrerako prestatutako espazioak dira, eta bakoitzari dagokion liburu eta dokumentuak topatu daitezke gune bakoitzean.

Harrera

Harreran, erabiltzaileak behar duen informazioa jasoko du. Liburu eta dokumentuen mailegu eta itzulketak bertan egiten dira. Bazkide egin, epea luzatu, eskaerak egin… liburutegiarekin zerikusia duen edozein kudeaketa bertan burutu daiteke. Katalogoa kontsultatzeko ordenagailu bat ere badago eta fotokopiak ateratzeko zerbitzua ere bai.

Haur Txokoa 0-7

0-7 urte bitarteko haurrentzako liburu eta ikus-entzunezkoak daude bertan, eta adin tarte horretara egokitutako espazioa da.

Gazteak 8-14

8-14 urte bitarteko gazteentzako liburu eta ikus-entzunezkoak daude bertan eta adin tarte horretara egokitutako espazioa da. 4 ordenagailu daude gazteen erabilpenerako.

Herriko Fondoa

Azpeitiko herriari buruz edo herritarrek sortutako liburu, ikus-entzunezkoak eta dokumentuak daude bertan, herritarren esku.

Hemeroteka/ Mediateka

Egunkariak daude bertan irakurtzeko. Helduentzako aldizkariak eta ikus-entzunezkoak ere bertan daude. Horretaz gain, helduek erabiltzeko bi ordenagailu daude.

Komikiteka

Komikiez gain, interes gune ezberdinak daude bertan: bidaiak eta gida turistikoak, hizkuntzak ikasteko eta eskulanak eta jolaserako liburuenak.

Helduen liburutegia

Helduentzako liburuak daude bertan. Ikasteko eta lanerako espazioa, 4 ordenagailu erabiltzaileentzat, eta katalogoa kontsultatzeko ordenagailua bat ere badago.

Lan taldeetako gelak: 2 gela

Taldean lan edo ikasteko guneak dira.

Ikasteko gela

Helduentzako ikasteko beste gune bat da.