Machine translation

525 kilo hondakin, ibaitik Laienera

2026/11/12
Urrian egin dituzte Urola eta Ibaieder ibaiak garbitzeko lanak; guztira, 8,5 kilometroko tartea garbitu dute Azpeitian.
525 kilo hondakin, ibaitik Laienera

Urtero bezala, ibaien garbiketa sakona egin dute aurten ere, baina berrikuntza batekin: udal bakoitzak bere aldetik egin beharrean, Urola Erdiko Mankomunitateak kudeatu du garbiketa, garbiketa modu koordinatuago eta osoago batean egiteko eskualdeko herrietan. 

Azpeitiari dagokionez, bi eremutan egin dute garbiketa; alde batetik, Urola ibaian, Aldakaitz eta Basabe baserrien arteko 3,5 kilometroko tartean; eta, bestetik, Ibaider ibaian, Txarabarrena baserritik Azoka Plazara arteko 5 kilometroko tartean. Urriko zenbait egunetan aritu ziren lanean.

Eskuz egiten dute garbiketa, ibaiari ahalik eta kalterik guxiena egiteko. Aurtengo garbiketan, 525 kilo atera dituzte guztira Urola ea Ibaider ibaietatik, eta material hori Laienera eraman dute, behar bezala sailkatzeko. Hain zuzen, ateratako kilo gehienak errefusa izan dira (351 kilo), eta atzetik burdinak (109) eta plastikoak (38 kilo) osatu dute zatirik handiena.