Machine translation

Bertan behera geratu da bihar egitekoa zen Klima Azoka

2026/10/22
Aurreikuspenen arabera, euria egingo du, eta horregatik erabaki dute antolatzaileek ekitaldia ez antolatzea.
Bertan behera geratu da bihar egitekoa zen Klima Azoka

Klima Azokaren helburua klima aldaketaren inguruan herritarrak sentsibilizatzea eta ohitura jasangarriak sustatzea zen. Horretarako, plazan zazpi karpa jartzeko asmoa zuten, ingurumenaren zaintzaren garrantzia azpimarratzeko.

Eguraldi iragarpenen arabera euria egiteko aukera dagoenez, azoka ez antolatzea erabaki dute.