Adi GI-631 errepideko zubiko lanek trafikoan izango dituzten eraginei
2026/03/05
Ondorengo eragin hauek aurreikusten dira:
-
Martxoak 9, astelehena: 12,350 k.p-an errepidea erabat moztuko da, astelehen gaueko 22:00etatik astearte goizeko 06:00etara. Errepidea itxita egongo da ibilgailu astunentzat, eta ibilgailu arinen trafikoa Azpeitiko herrigunetik desbideratuko da (Magdalena auzotik).
-
Martxoak11, asteazkena: 22:00etatik 06:00etara bitartean, Azpeitiko herrigunera ezingo da sartu Magdalena auzotik. GI-631 errepideko trafikoan ez dute eraginik izango obrek, orain arte bezala, ibilgailuak semaforoekin txandaka bideratuko batira.
-
Martxoak 14 larunbata eta martxoak 15 igandea. 12,350 k.p-an errepidea erabat moztuko da, larunbateko 06:00etatik igandeko 22:00etara. Larunbatean, 08:00etatik 13:00etara, Magdalena auzoa ere itxita egongo da. Zestoa arteko joan-etorrietarako, Elgoibartik barrena joatea gomendatuko da.
Autobus zerbitzuan ere eragina izango dute obrek.
