Etxe Alai auzoaren berrurbanizazioaren azken fasea, hastear
2026/02/24
Azpeitiko Udalak hiru fasetan banatu du Etxe Alai auzoaren berrurbanizazioa. Iazko urte hasieran amaitu zituen lehen faseko lanak (4 eta 9 zenbakien atzeko aldea). Bigarren faseko lanak ere amaitzear ditu (4 eta 9 zenbakien aurreko aldea): asfaltatzea bakarrik falta da, eta aste honetan dira horretan hastekoak. Hirugarren faseko lanei ere ostegun honetan bertan ekingo diete.
Hirugarren eta azken fasea 10 eta 13 zenbakien aurreko aldeari (16-17 zenbakien atzeko aldea) dagokio. Azpiegiturak berrituko dituzte: espaloia, eskailera, saneamendua, argiteria…
Azpeitiko Udalak 325.500 euroko inbertsioa (BEZ barne) egingo du hirugarren fase honetan, eta Gipuzkoako Urakek 41.100 eurokoa.
Art Eraikuntzak enpresari esleitu zaio obra, eta A-Bat arkitektura estudioari obra zuzendaritza. Aurreikuspenen arabera, lau hilabeteko iraupena izango dute obrek.
Lanek iraun bitartean zenbait aparkaleku ez dira erabilgarri egongo, baina Iraurgi ikastetxea irekita egongo da gauetan aparkatzeko.
