Machine translation

Hilerrirako bidea noranzko bakarrean egongo da irekita gaurtik aurrera

2026/10/29
Santu Guztien Eguna da igandean, azaroak 1, eta egunotan ohi baino trafiko handiagoa egongo denez, aldaketak egingo dira hilerrirako errepidean.
Hilerrirako bidea noranzko bakarrean egongo da irekita gaurtik aurrera

Gaurtik (urriak 29) igandera arte (azaroak 1), bi egunak barne, Txaribarko Errebaletik hilerrirako bidea hilerrira igotzeko noranzkoan bakarrik egongo da irekita. Jaitsi Etxe Alai kaletik egin beharko da. 

Etxe Alaitik hilerrira joateko bidea bi noranzkoetan izango da zabalik. Hilerrira joaten den jendearentzat, komun bat ere jarriko da bihar, ostirala.