Machine translation

Lasaoko bidegorrian komuna jarri du Azpeitiko Udalak

2026/10/27
77.500 euroko inbertsioa egin du. Dagoeneko erabilgarri dago azpiegitura berria.
Lasaoko bidegorrian komuna jarri du Azpeitiko Udalak

Azpeitiko Udalak komuna jarri du Lasaoko bidegorrian, gutxi gorabehera, bidegorria eta gasolindegia lotzen dituen zubiaren parean. Jende ugari ibiltzen da inguru horretan pasieran edo kirola egiten. Orain arte ez zegoen komunik bidegorrian, eta herritarrek egindako eskaerari erantzunez jarri du azpiegitura berria udalak.

Gaur amaitu dituzte instalazio lanak, eta dagoeneko erabilgarri dago. Guztira, 77.500 euro bideratu ditu udalak komuna erostera eta jartzera, BEZa barne.