Machine translation

Irekita dago Baigera I-eko taberna-jatetxea kudeatzeko eskaintzak aurkezteko epea

2026/10/21
Azpeitiko Udalak lehiaketa publikora atera du Enparan kaleko 6. zenbakian dagoen Baigera I erretiratuen etxeko taberna-jatetxearen kudeaketa, eta dagoeneko aurkez daitezke eskaintzak. Urriaren 27ra arteko epea egongo da horretarako.
Irekita dago Baigera I-eko taberna-jatetxea kudeatzeko eskaintzak aurkezteko epea

Taberna-jatetxearen kudeaketa bi urterako esleituko da, eta beste bi urtez luzatzeko aukera egongo da, urtez urte. Ustiapenaren gutxieneko kanona urteko 3.600 eurokoa izango da, hau da, hilean 300.

Zerbitzua astelehenetik igandera eskaini beharko da, 09:30etik 21:00etara gutxienez. Gainera, establezimenduan saltzen diren elikagaiek tokiko produktuak izan beharko dute, Azpeitiko plazatik 150 kilometroko erradioan ekoitzitakoak. Kudeatzaile berriak, halaber, bezeroei euskarazko arreta bermatu beharko die, eta gutxienez sukaldeko arduradun bat eta bi zerbitzari izan beharko ditu.

Baigera Ieko taberna-jatetxea beharrezko ekipamenduarekin hornituta dago, eta sukaldea, barra eta jantokiaz gain, terraza bat ere badu. 

Kontsultatu baldintza guztiak