Machine translation

Asteartean egingo dute abenduko ohiko udalbatzarra

2026/11/27
Besteak beste, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, ‘Estatus berri bat euskararentzat’ adierazpena landuko dute. Ohi bezala, 19:00etan hasiko da udalbatzarra abenduaren 1ean.
Asteartean egingo dute abenduko ohiko udalbatzarra

Gai zerrenda:

1.- Azpeitiko Udalbatzak 2026ko urriaren 15ean, 2026ko urriaren 22an eta 2026ko azaroaren 3an egindako bilkuren aktak onartzea.

2.- Azpeitiko kirol instalazio eta zerbitzuen araudiaren hasierako onarpena.

3.- Udalaren lanpostu zerrenda aldatzea.

4.- 425/2026 Prozedura Laburtuan Udalaren ordezkaritza izendapena berrestea.

5.- 2026ko Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Estatus berri bat euskararentzat adierazpena onartzea.

6.- EAJ-PNV udal taldeak Ertzaintzari eta Euskadirentzako segurtasun eredu integralari buruz aurkeztutako mozioa, eta EH Bildu udal taldeak euskal segurtasun publikoaren ereduari, udal autonomiari eta tokiko polizien prestakuntzari buruz aurkeztutako mozioa.

7.- Alkatetzak 2026ko urriaren 28tik azaroaren 24ra emandako ebazpenen berri ematea.

8.- Galdera eta erreguak.