Etxebizitza Bulegoa arratsaldez ere irekita egongo da datozen bi asteetan
2026/10/30Santutxoko eta Erdikaleko etxebizitzen zozketan izena emateko epea zabalik dago azaroaren 13ra arte. Herritarrei erraztasunak emateko asmoz, Azpeitiko Etxebizitza Bulegoak ordutegi zabalagoa izango du datozen bi asteetan. Hala, astelehenetik ostegunera, bulegoa 08:00etatik 13:30era eta 14:30etik 19:00etara egongo da irekita. Ostiraletan, berriz, 08:00etatik 14:30era eskainiko du zerbitzua.
Gainera, datozen bi asteetan, ostegun arratsaldeetan arreta Etxebizitza Bulegoan bertan emango da, eta ez HAZen (udaletxean), ohiko ordutegian bezala.
Guztira, 40 etxebizitza esleituko dira zozketa publiko bidez, jabetza erregimenean: 12 udal etxebizitza tasatu Erdikalean, 18 araubide bereziko udal etxebizitza tasatu Santutxon eta babes ofizialeko beste 10 etxebizitza Santutxon.
