Machine translation

Azoka Plaza laranja kolorez argiztatuko dute gaur

2026/10/27
Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahastearen Nazioarteko Eguna izaten da urriaren 27an. Egun horren harira ADAHIgi Elkarteak antolatu duen sentsibilizazio kanpainarekin bat egin du Azpeitiko Udalak. Hala, iluntzean laranja kolorez argiztatuta egongo da Azoka Plaza.
Azoka Plaza laranja kolorez argiztatuko dute gaur

Ekimenaren bidez, arreta gabezia eta hiperaktibitate nahastea duten pertsonen egunerokoan ulermenak, laguntzak eta ingurukoen jarrerak duten garrantzia nabarmendu nahi dute. Izan ere, ekintza txikiek lorpen handiak ekar ditzakete, bizitzako etapa guztietan behar diren euskarriak eskainiz.

Hona hemen ADAHIgik gaurko egunaren harira kaleratutako adierazpena.