Machine translation

Asteartean egingo dute azaroko ohiko udalbatzarra

2026/10/30
Besteak beste, Uemak aurkeztutako ‘Esnatu’ mozioa landuko dute. Azaroaren 29ko hauteskunde-mahaietarako zozketa ere orduan egingo dute. Azaroaren 3an, 19:00etan hasiko da udalbatzarra.
Asteartean egingo dute azaroko ohiko udalbatzarra

Lan zerrenda:

  1. 2026ko azaroaren 29ko Gorte Nagusietarako hauteskundeetarako hauteskunde mahaietako kide titularrak eta ordezkoak izendatzeko zozketa publikoa egitea.
  2. Azpeitiko Udalaren ostalaritza eta aisialdiko jardueretara zuzendutako establezimenduen instalazioa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa: hasierako onarpena.
  3. Azpeitiko Zaintza Planaren onarpena.
  4. Azpeitiko Udala Tantai Baso Jabe Kooperatiban bazkide laguntzaile moduan sartzeko akordioa.
  5. AGITAX Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak aurkeztutako 2027. urterako taxi-zerbitzuaren tarifen proposamenari buruzko erabakia hartzea.
  6. Euskara suspertzeko Uemak aurkeztu duen Esnatu mozioa.
  7. Alkatetzak 2026ko urriaren 1etik urriaren 27ra emandako ebazpenen berri ematea.
  8. Galdera eta erreguak.