Azken egunak 2027ko aurrekontuei begirako ekarpenak egiteko
2026/11/18Datorren urteko aurrekontuen prestaketan buru-belarri lanean ari da udala. Aurreko bi asteetan egin zituen herritarren ekarpenak jasotzeko auzoz auzoko bilerak. Hala ere, iradokizunen bat egin nahi dutenak garaiz dabiltza oraindik.
Azaroaren 22ra arte, bi modu egongo dira ekarpenak egiteko: herriko sei puntutan jarritako postontzien bidez edo posta elektronikoz. Hain zuzen ere, udaletxean, igerilekuan, liburutegian, Urrestillan, Jose Artetxe kalean eta Urbitarte auzoan daude postontziak. Modu digitalean egin nahi izanez gero, berriz, honako hau da erabili beharreko helbidea: https://www.azpeitia.eus/kontaktua
