Machine translation

Bihar hasiko dituzte Garmendipeko goiko futbol zelaiko belarra aldatzeko lanak

2026/08/24
Duela aste batzuk iragarri bezala, Garmendipeko goiko futbol zelaiko belar artifiziala aldatu egingo du udalak. Bihar, abuztuak 25, dira lanei ekitekoak; ondorioz, datozen asteetan futbol zelaia ez da erabilgarri egongo. Aurreikuspenen arabera, gaztetxoen futbol denboraldia hasi aurretik amaituko dituzte lanak.
Bihar hasiko dituzte Garmendipeko goiko futbol zelaiko belarra aldatzeko lanak

Garmendipeko goiko futbol zelaia erabilera handiko kirol azpiegitura da; han entrenatzen eta jokatzen dituzte partidak herriko bi futbol klubetako zenbait taldek; horrez gain, aisialdian ere herriko gazte askok erabiltzen dute futbolean aritzeko. 250.000 euro (+BEZ) inguruan esleitu dira futbol zelaiko belarra eta ekipamendu osagarria berritzeko lanak. 

Belar aldaketa Azpeitiko Udala kirol azpiegiturak berritzeko egiten ari den inbertsioen barruan kokatzen da. Uda honetan, besteak beste, kiroldegiko padel pistetako lurra berritu du eta kanpoko igerilekuko berdegunea handitu du.