Azaroaren 23an zabalduko du udalak haurren igeriketako bigarren hiruhilekoko ikastaroetan izena emateko epea
2026/11/19
Datorren astelehenetik ostiralera, hau da, azaroaren 23tik 27ra, egongo da haurren igeriketako biharren hiruhilekoko ikastaroan izena emateko aukera. Lehenengo hiruhilekoko ikastaroan parte hartu dutenek ikastaroan jarraitzeko lehentasuna izango dute.
Hala ere, 4 urtetik gorakoen kasuan, mailaren balorazioaren arabera, posible da taldea eta eguna edo ordutegia aldatu behar izatea. Hori horrela, gaur egun ikastaroa egiten ari direnek harreran adierazi beharko dute ikastaroan jarraitu nahi duten edo ez. Jarraitu nahi ez dutenek baja orria bete beharko dute.
Izen emate berriak egiteko, berriz, horretarako orriak harreran jaso eta beteta itzuli beharko dira. Lehen hiruhilekoan itxaron zerrendan geratu direnek ere berriz eman behar dute izena.
Izen-emate epea amaituta, geratzen diren plaza libreak zehaztu ondoren, zozketa bidez esleituko dira plaza horiek, izen-emateak plazak baino gehiago diren kasuetan.
Horrez gain, taldeak mailaren arabera egituratzen direnez, maila zehazteko frogak egingo dira. Frogak azaroaren 27an egingo dira, ostiralean. Ikastaroak, berriz, urtarrilaren 11tik apirilaren 9ra izango dira.
Eskaintzaren inguruko zalantzak edo informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu igerilekuko harrerara edo deitu 943814121 telefonora.
