Kirol Sarien hautagaitzak aurkezteko epea ireki du udalak
2026/11/02
Urte bukaeran, ohiko hitzorduetako bat izaten da Kirol Sarien banaketa. Udalak 2000. urtean ekin zion sariok emateari, eta ordutik urtero egin du (2020an izan ezik, COVID-19aren pandemiagaik). Aurtengo edizioa prestatzeko, 2026ko Kirol Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea zabaldu du udalak, eta herritarren zein kirol taldeen parte hartzea eskatu du.
Hiru kategoriatan aurkeztu ahal izango dira hautagaitzak: Urteko Kirolaria gizonezkoen kategorian, Urteko Kirolaria emakumezkoen kategorian eta Urteko Boluntarioa. Proposamenak egiteko epea azaroaren 15era arte egongo da zabalik, eta online formulario honen bidez aurkeztu beharko dira hautagaiak.
Hautagaitzak jasotzeko epea amaituta, herritarrek eta klubek proposatutako hautagaien artean bozkatzeko aukera izango da azaroaren 18tik 25era. Aurtengo gala abenduaren 17an, ostegunean, egingo dute, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.
Iaz, Izarraitz Igeri Elkarteko nesken talde absolutua, Arauntza Riderseko mendiko bizikleta taldea eta Ilunpe Pilota Elkarteko boluntarioak izan ziren sarituak.
