Motorrak prest 44. Urrakiko Igoerarako
2026/10/16
67 gidarik eman dute izena aurtengo probarako, eta horietatik hemezortzi Azpeitia eta inguruko herrietakoak izango dira. Parte hartzaileek 6 kilometro baino gehiagoko ibilbidea hiru aldiz igo beharko dute: entrenamendu batean eta bi manga ofizialetan. Euskadiko eta Gipuzkoako mendi txapelketetako azken proba izango da Urrakiko Igoera.
Probaren aurretik, bihar, larunbata, 15:00etatik aurrera, epaitegiaen ondoko aparkalekuan egongo dira parte hartuko duten autoak, egiaztapen administratibo eta teknikoak egiteko.
Asteazkenean egin zuten aurtengo ekitaldiaren aurkezpena. Ion Oteiza Azpeitiko Udaleko Kirol batzordeburuak pozgarritzat jo zuen beste urte batez proba antolatu izana, eta urtez urte egiten duten lana eskertu zien antolatzaileei.
Aurreiskupenen arabera, 09:00etan itxiko dute Urrakiko errepidea, nahiz eta beharrezkoa izanez gero ordu hori aurreratu ere egin daitekeen. Entrenamendu saioa 10:00etan hasiko da, baina jendeari orduerdi lehenago joateko gomendatzen zaio, tokia hartu eta pilaketak saihesteko. Komisarioek ematen dituzten jarraibideei kasu egiteko eta ingurua zaintzeko eskaera ere egin dute antolatzaileek.
