Machine translation

Behobia-Donostia lasterketarako autobusa jarriko du udalak

2026/10/08
Azaroaren 8an izango da Behobia-Donostia lasterketa, eta autobus zerbitzua eskainiko du Azpeitiko Udalak korrikalariak Behobiako irteerara eramateko. Hau da, joaneko zerbitzua bakarrik izango da.
Behobia-Donostia lasterketarako autobusa jarriko du udalak

Autobusean joan nahi dutenek igerilekuan eman behar dute izena, eta dagoeneko zabalik dago horretarako epea. 55 laguntzentzat egongo da tokia, eta 6 euro ordaindu beharko da. Lasterketaren egunean, 07:45ean aterako da autobusa, anbulatoriotik.