Machine translation

Olazko Amaren Plazatik Santutxora igotzeko eskailera berriak egingo ditu udalak

2026/11/06
Astelehenean hasiko dituzte lanak, eta hiru hilabete inguruko iraupena izango dute. Udalak 124.166 euroko inbertsioa egingo du.
Olazko Amaren Plazatik Santutxora igotzeko eskailera berriak egingo ditu udalak

Herrian dauden oinezkoentzako pasabideak berritzen eta hobetzen jarraitzen du Azpeitiko Udalak. Oraingoan, Olazko Amaren Plazatik Santutxora igotzeko eskailerak berrituko ditu, eremu horretako irisgarritasuna eta oinezkoen joan-etorriak hobetzeko. 

Lanak astelehenean, azaroak 9, hasiko dituzte, eta hiru hilabete inguruko iraupena izango dutela aurreikusten da. Lanek irauten duten bitartean, gaur egungo eskailerak ez dira erabilgarri egongo. Santutxora oinez igotzeko, beraz, beste bide batzuk erabili beharko dituzte herritarrek: Sanagustin ondoko parkeko aldapa (edo giltza dutenek igogailua), Done Jakue kaleko eskailerak edo karakoleko igogailua eta eskailerak.

Lanek 124.166 euroko aurrekontua dute, BEZa barne.