Itzulpen automatikoa / Machine translation

  • Festak

Arte eta Diseinu Ikastegiak egingo du haurren danborradako karroza

2025/12/12
1.500 euroko saria jasoko du irabazleak. Urolako Trena izango da 2026ko karrozaren gaia.
Arte eta Diseinu Ikastegiak egingo du haurren danborradako karroza

Bi proiektu aurkeztu dituzte aurten lehiaketara, eta Arte eta Diseinu Ikastegiak aurkeztutako proiektuak jaso du puntuaziorik handiena. Festa, Gazteria eta Hezkuntza Batzordeko kideek osatu dute epaimahaia.

2026ko otsailean, ehun urte beteko dira Urolako trenbidea inauguratu zutenetik; era berean, 2026ko uztailean, berrogei urte beteko dira azken bidaia egin zuenetik. Bi data horiek kontuan hartuta erabaki du udalak gaitzat Urolako Trena jartzea. 

Bi aldiz aterako da karroza: San Sebastian egunez, urtarrilaren 20an, haurren danborradan; eta Jai Karnabalean, otsailaren 15ean, artzain-inudeen desfilean.

Lehiaketara aurkeztu den beste sortzaileari ere eskerrak eman dizkio udalak.