Artzain-inudeen kalejiran danborra jotzeko aukera
2026/01/23Amaitu dira sansebastianak, baina danborra jotzeko gogoz geratu denak laster izango du beste aukera bat: artzain-inudeen kalejiran.
Otsailaren 15ean izango da Jai Karnabala, eta artzain-inudeen desfilean danbor talde bat aterako da aurten ere. Entseguak otsailaren 6an (ostirala) eta otsailaren 12an (osteguna) egingo dituzte, 20:00etan, Itsasiren egoitzan; hau da, Urola kalea 6 behean.
Parte hartu nahi dutenek udaleko Kultur Sailean eman dezakete izena, udaletxera joanda edo 943 157 068 telefonora deituta. Bi pieza jo ohi dituzte, bata bestearen atzetik, ibilbide osoan.
Bestalde, Itsasi dantza taldeak figurante konpartsan atera nahi duten guztiei ere egin die gonbidapena. Parte hartu nahi dutenek helbide honetara idatzi behar dute: itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com
