Machine translation

Aurtengo saninazioetan zer taldek joko duten jakin nahi?

2026/06/18
Eguraldi onak uda badatorrela iragartzen du, eta uda badatorrela jakiteak, Azpeitian, saninazioak ere hortxe bueltan daudela gogorarazten du. Aspaldi hasi zen udala herriko festetako egitaraua prestatzen, eta ekitaldien berri zehatz-mehatz aurrerago emango badu ere, saninazioetan zer taldek joko duten iragartzeko moduan da.
Aurtengo saninazioetan zer taldek joko duten jakin nahi?

Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak esan duenez, festetan ere “euskara erdigunean jartzeko ahalegina” egiten du udalak, eta euskaraz abesten duten taldeak dira gehiengoa aurtengo saninazioetan. Horrez gain, adin guztietako herritarrengana iristea izaten da udalaren beste helburuetako bat. “Egitarauan, musika estilo desberdinak uztartzen saiatu gara, publiko bakoitzak bere gustuko proposamenen bat aurki dezan”.

Plazan eta Olazko Andre Mariaren Plazan izango dira udalak antolatuko dituen kontzertu nagusiak. Horrez gain, kaleko musikak ere tarte zabala izango du. Besteak beste, Euskal Herriko V. Elektrotxaranga Lehiaketa irabazi berri duen Sakatu! taldea ere Azpeitian izango da San Inazio bezperan.

Aurreko urteetan, giro aparta egon izan da kontzertuetan, eta aurten ere hala izatea espero du Odriozolak. “Plaza betetzea eta jendea dantzan jartzea lortu izan da aurreko urteetan, eta aurten ere horixe da gure nahia”.

Talde hauek joko dute saninazioetan:

•    Uztailak 25: Zatekeen Erromeria (plazan)

•    Uztailak 30: Gozategi (plazan) eta DJ Bull eta DJ Elepunto (Olazko Andre Mariaren Plazan)

•    Uztailak 31: Neomak (plazan)

•    Abuztuak 1: Zopilotes Txirriaos (plazan) eta Iratzar (Olazko Andre Mariaren Plazan)