Machine translation

Autobus zerbitzu bereziak egongo dira Azpeitiko karnabaletara etortzeko

2026/02/05
Lurraldebusek autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu otsailaren 15ean eta otsailaren 16tik 17rako gauean, herrira joan-etorria errazteko asmoz.
Autobus zerbitzu bereziak egongo dira Azpeitiko karnabaletara etortzeko

Zerbitzu berezi horien bidez, gaueko maiztasunak indartuko dira Azpeitia eta inguruko herrien artean. Helburua jai giroan mugikortasun segurua eta erosoa eskaintzea da, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztuz eta festaz gozatzeko aukera erraztuz.

OTSAILAK 15

  • Zumaia - Ospitalea
    Irteera: 20:45 (Azpeitian, 21:10)
  • Ospitalea - Zumaia
    Irteera: 22:10 (Azpeitian, 22:50)
  • Zumaia - Azkoitia
    Irteerak: 23:20 (Azpeitian, 23:45), 00:45 (Azpeitian, 01:10)

OTSAILAK 16-17

  • Azpeitia (anbularioa) – Azkoitia
    Irteerak: 00:10, 01:30, 03:30 eta 05:30
    (Ohiko zerbitzuak: 23:10 eta 06:20)

  • Azpeitia (anbulatorioa) – Zestoa – Zumaia
    Irteerak:00:30 (Zumaia 01:00), 02:30 (Zumaia 03:00), 04:30 (Zumaia 05:00)
    (Ohiko zerbitzuak: 23:15 eta 06:15)

  • Azpeitia (anbulatorioa) – Errezil
    Irteera berezia: 01:50 (Errezil 02:05)

KONTSULTATU ORDUTEGIAK

Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek www.lurraldebus.eus webgunea edo 900 300 340 telefono zenbakia dituzte eskura.