Machine translation

Azpeitia, Europako inklusio eta aniztasun sarietan finalista

2026/03/18
Ilusioa eragiten duen izendapena jaso du Azpeitiak Bruselatik: Inklusioaren eta Aniztasunaren Europako Hiriburua sarietarako finalista aukeratu dute. Europako Batzordeak sustatutako sari horiek udalek berdintasunaren, inklusioaren eta aniztasunaren alde egiten duten lana aitortzen dute.
Azpeitia, Europako inklusio eta aniztasun sarietan finalista

50.000 biztanletik beherako udalerrien kategorian izendatu dute Azpeitia. Bost udalerriren artean banatuko dituzte urrezko, zilarrezko eta brontzezko sariak. Azpeitiaz gain, Euskal Herriko beste bi herri daude hautagaien artean: Errenteria eta Orio. San Xoan de Riok (Galizia) eta Mariscoveterek (Italia) osatzen dute zerrenda.

Besteak beste, LGTBIQ+ kolektiboaren beharrak erdigunean jarriz, aniztasuna eta inklusioa udal politiketan modu erreal eta eraginkorrean txertatu izanagatik dago Azpeitia hautagaien artean. Azken bi urteotan, diagnostikotik ekintzetara arteko ibilbidea egin du Azpeitiak, elkarlanean, eta prozesu hori hartu du kontuan Bruselak.

Apirilaren 21ean egingo dute sari banaketa, Bruselan, eta orduan jakinaraziko dituzte sarituak

Apirilaren 21ean egingo dute sari banaketa, Bruselan, eta orduan jakinaraziko dituzte sarituak. Bruselan bertan izango da herriko ordezkaritza bat. Sariren batekin itzultzea pozgarria izango den arren, finalisten artean egotea bera ere lorpen bat da udalarentzat.